XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zenbatek moxorro txikien biziko ezkutapenak ikasten?.

Oraintsu batez, gizona illargiaz iabetu zanean, garaitza orren pozkida eta aomena, ez al zan ludi guztira zabaldu?.

Zenbat iakintsu, ludi zabaleko ikerlantegietan, xorrikuspegiz, ezabizien izkutukiak aztertzen diardute, begietako argia galtzeko zorian?.

Eta minbiziaren sorkuntza eta aren sendabidea asmatzen ari diran ainbat iakintsu oietakoren batek, sendagai miragarri ori kausi ba'leza, pozaren pozez, aren omenerako, ez al genioke arrizko oroigarri aundi bat, ederrena, tokirik nagusienean eraikiko?.

Ala ere, azken urte auetan berebiziko aurrera urratsak egin izan dituan arren, astiro, pixkanaka ta luzaz ari da gizona ludi-nagusitasun ori lortzen.

Aurrenengoz, eskuperatu aal izan zituan eleak, ardi makal eta otzanak iñolaz ere.

Bere lenengoko sortze egunetatik zaindu bide zituan abeldiok, ostantzean bakar bat ere azitarako ez bai zuten utziko ainbat basapizti gaizto ta odolkoiek.

Izan ere, artzaia, ez da gaur goizeko mutilla.

Ondoren, txakurra ere, laxter alboratuko zitzaion, basaoratik etxakora (etxe-ora) biurturik.

Laguntzaille bikaiña benetan, bere sudur-usna onarekin, gizonaren eiztari lagunik iaioena.

Luzaro gabe, betizuak ere otzantzen eta olaperatzen ioango zan.

Zaldi uzua ere, noizpait ezi aal izanen zuan; astorik ordea ez da ageri, edesti aurreko euskal gizonak, duela amabost amarreun bat urte edo, aitzuloetako ormaetan egin zituan abelirudietan.

Gurera, nundik izan ote zan ekarria, Arabia'tik?....

Gizonaren bizierak, erabateko aldakuntza izan zuan, azi txikar batzuk ereinda, buruxka ioriak sortzen zirala ikasi zuanean.

Orduantxe ekin zion nekazaritzari.

Eta erleek?... Nola izan ote zan lenengokoz gizonaren eta erleen arteko bidalkarketa?.

Lendabiziko ongietorria gizonen bati ez baiño, mutikoxe batzuei egin ez ziotenik ez nuke nik esango.

Gizona, abere aundien atzetik, eizean zebillen artean, bai ote zuan moxorro txiki oiei iaramonik egiteko betarik?.

Anartean, andrazkoak eta aurrak, aitzulo inguruetako basoetara zabalduko ziran, ezkur, urre, baxakaran, kabi, arraultz eta beste edozelako uzta mota biltzera.

Mutiko kuzkuzkariren batek, nabaitu bide zituan irotutako zuaitz ipurdi zuloan dindilizka aberaska xuriak.

Ezko gurian atzamarrak sartuta, ezti gozoz egurtzirik, ezpain gosez eta mizkeriz milizkatuko zituan.

Ura guriñaren gozoa! Begiak zuringoz iraulirik adieraziko zuan eztitasunaren atsegiña.

Egin ba'zuan egingo zuan!.

Elbi biurriak, ipurdi zorrotza okertuta, muturreko ezperrea sartzen ziotela, ezti lapurretak ba zuala bere ondorengo garraztasuna iakiñaraziko zioten.